Bilboko Alde Zaharreko ikastetxeak dituen hainbat arazoren aurrean Udala luzamendutan ari dela diote gurasoek. Hori horrela, “Mujika Eskolaren alde, Udala entzun” lelopean kalejira egingo dute asteazkenean, 16:15ean, ikastetxetik Udaletxeraino. Eskolan bertan entseatzen duten txistulariek eta batukadak girotuko dute ibilbidea.