Kultur, jatorri askotako arrozak eta aldarrikapena munduko arrozak ekimenean

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2018ko eka. 19a, 10:18

Ecuador Etxearen argazkia

Mariaren Bihotza plaza jendez bete zen larunbatean Munduko Arrozak ekimenaren 15. edizio ospatzeko. Beste urte betez arroza izan zen protagonista, baina auzo bizi baten aldarria ere. Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako taldeen koordinakundean Munduko Arrozak ekimena duela 15 urte jarri zuten martxan.

Bilbo Hiria Irratiak bertatik eginiko saio berezian Patxi izan da lehen gonbidatua, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako koordinakundeko kidea da eta ekimen hau nola sortu zen kontatu zuen. Ondoren, Miribilla ikastetxeko Elkartetik Khaira eta Maria hurbildu ziren. Bertan 21 herrialdetako haurrak daude eta guraso elkarteak ekimen ugari antolatzen ditu, dibertsitatea de euren xedea. 

Gizarte bazterketaren aurka lan egiten du La posada de los Abrazos elkarteak. Elkartea 2003an sortu zen. Etxebizitzarik gabeko pertsonak artatzen zituzten bi langileren ekimena izan zen. Bilboko San Frantzisko auzoan alokatutako bi etxebizitzekin hasi zen elkarte honen ibilbidea. La Posada de los Abrazos / Besarkatuz-eko Arantza izan zen irratian.

Horrez gain, Nobizi elkartea, Togo eta Euskal Herria elkartu, Nueva Ciudadania eta Sierra Maestra elkarteko Izarne, Carlos eta Aiade hurbildu izan dira saiora. Etorkinen hainbat elkartetako ordezkariek egiten duten lana azaltzen. Ongi etorri errefuxiatuak elkarteko Josune izan zen saioan. Azken urteetan egindako lanaz mintzatu zen. Uztailean Mugak Zabalduz karabana antolatu dute, aurten Siziliara joango dena.

Amnesty International elkartea ere izan da saioan. Giza eskubideen erakunde hori oso kezkatuta dago Errusian krimen homofoboak areagotu direlako. Yolanda Jubeto eta Susana Andino, San Frantziskoko Galtzagorri talde feministako kideak batu ziren saioan. Koloretxe proeiktua izan zuten mintzagai. Bi urte luzetan Galtzagorri emakumeen taldeak San Frantzisko, Zabala eta Bilbo Zaharreko eragileekin batera ondutako proiektua Koloretxe auzo garaietako emakumeen etxea. Etxeak badira zenbait Euskal Herrian. Ermuan, Basaurin, Ondarroan, Donostian… Bilbon ez dago Emakumeen Etxerik, eta Bilbok beharrezkoa du horrelako espazio bat.

Bilbo Hiria irratiak Mariaren Bihotza plazan zuzenean egindako saio osoa hemen entzungai.