Baietza sortzen lelopean, Sortuk ekitaldi politikoa egin zuen larunbatean Miribillako Bilbao Arenan, “ETAren amaierarekin batera ireki den ziklo politiko berriari bultzada emateko”. Antolatzaileen arabera, 4.000 pertsona inguru izan ziren ekitaldian.