“Guztiok mobilizazioetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, guztion artean beste Bilbo bat eraikitzeko, behetik, herritik eta elkartasunez, MTVen, PNVren eta bere erakuslehio den hiriaren aurka eta haratago”. Ostegunetik igandera bitartean ekintza ezberdinak burutuko dituzte, eta egoeraren gaineko irakurketa bat ere egin zuten asteleheneko prentsaurrekoan.