Imajinatu sistema kapitalista heteropatriarkalean bizitzeak eragiten duen zamarekin, eta arnasa hartzeko premia larriz, oheratzen zarela ostiralean. Larunbata izan arren inguratzen zaituen egitura zapaltzailea bihar ere hortxe egongo dela jakin badakizu, baina asteburuaren plazebo-efektuaren beharrean ixten dituzu begiak. “Bihar biharkoak” mantra bat bailitzan errepikatuz hartzen duzu lo.