Bulego eta langeletako langileek Arantxa Tapiaren hitzaldia eten dute Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2018ko aza. 27a, 00:00

Bilboko Euskalduna jauregian inauguratu dituzte gaur Basque Industry 4.0 jardunaldiak, eta bertan egin dute protesta Bizkaiko bulego eta langeletako langileek, hitzarmen duin baten defentsan. Hain zuzen ere, oihuen artean eten dute Ekonomia Garapenerako eta Azpiegituren kontseilari Arantxa Tapiaren hitzaldia. Ondoren, protesta kanpoaldera eraman dute, elkarretaratze baten bitartez.

Osorik irakurri