Bilboko Ernaik zabaldutako bideo batean ikus daiteke, Engels & Volkers higiezinen agentziak hirian duen bulegoari pintura bota diotela su itzalgailu batekin. Bideoarekin zabaldu duten txioan salatu dute Bilboko etxebizitzaren prezioak etengabe gora egiten duen bitartean Bilbon 8.108 etxe huts daudela eta "erantzuleak seinalatuko" dituztela.