Bilbon asteazken eta ostegunean SUM Bio'19 mugikortasun jasangarriaren inguruko kongresua egiten ari dira, Petronor eta Bilboko Udalak antolatuta. Horren aurrean, ingurumenarekin eta garraioarekin kezkaturiko taldeek manifestua kaleratu eta elkarretaratzea egin dute. Gasteizen berriz, hainbat eragile sozialek mugikortasunaren elkargunea utzi dute, udalaren parte-hartze politikarekin desadostasunak dituztelako.