Aurten ere egin dute. Euskalduna Jauregian BBVAren Akziodunen Batzarra egiten ari ziren bitartean, hainbat ekintzailek beren burutik behera pintura gorria bota dute 500 euroko bileteak eskuan zituzten bitartean. "Bankuak irabaziak lortzeko garatzen dituen zenbait jarduera salatzea eta euskal erakundeen eskutik jasotzen duen mesede-tratua salatzea izan da ekintza honen helburua", adierazi dutenez.