Hamaikagarren Bizi Martxa apirilaren 6an izango da. Goizeko 11:00etan abiatuko da Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregitik. Bertan ekingo zaio bidea Barakaldoko Precicast PCB armagintza lantegirantz; Bizkaia Zubitik pasatuko dira eta Getxon bukatuko da, Sener enpresa armamentistaren aurrean.