Euskal Herriko esperientzia komunitarioei erreparatuko die Bizitzak eta Lurraldeak nazioarteko konferentziak. Apirilaren 9an hasiko da eta 11 arte, Euskal Herrian garapenarekin eta eraldaketa sozialarekin loturiko esperientzia komunitario aberatsak aztertuko dituzte, Bilbon, EHUren Bizkaia Aretoan. Antolatzaileak Olatukoop, Parte Hartuz Ikerketa Taldea eta Iratzar Fundazioa dira.