Senegaldik Bilbora Pape Niang-ek egindako bidaia eta migrazio prozesuari lotuta protagonistak bizitako barne-bidaia kontatzen ditu Pape Niang. Hasiera berri bat liburuak, “Inor ez da ilegala” proiektuaren baitan sortua. Liburua Bilboko Bira kultur gunean aurkeztuko dute asteazken honetan egileak eta protagonistak, Bizkaia Harrera Sareko kide batek lagunduta. Ostegunean berriz, Trintxerpeko liburutegian izango da solasaldia.