Asteazken honetan Pape Niang: hasiera berri bat liburuaren Bilboko aurkezpenera joatea zortea izan da. Liburuko protagonista den Pape Niang hizketan entzun dugu, baita Bizkaiko Harrera Sarearen izenean hitz egin zuen Marta Abiega ere, liburua idatzi duen Mikel Garcia ARGIAko kazetariarekin batera. Zortea izan da, abagune aparta izan delako muturren aurrean daukagun errealitate bati begiratzeko eguneroko bonbardaketa mediatikotatik atera daitezkeen irakurketa partzial eta erosoak gaindituz.