Aurreko milurteko bukaeran sortutako irratia da Bilbo Hiria, jada bere tokia ondo egina duena bilbotar euskaldunen belarrietan. Udaberrian, 22 urte bete dira uhineratu zenetik, eta datorren larunbatean ospatuko dute urtemuga. Zenbat Gara elkarteko parte den hedabideak borrokan ere badihardu, irrati lizentzia bat dagokiola iritzita, entzuleen artean jada lortua duen tokia Eusko Jaurlaritzak ere aitor diezaion.