Uztailaren 6an eta 7an Espainiako militarrak lehorreratuko dira Getarian. Joan Sebastian Elkano omentzeko egun horietan militarrek hainbat ekitaldi antolatu dute zenbait erakunderen laguntzarekin, tartean EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskola. Horren aurrean, militarismoarekin harremanak eten ditzan eskatu diote unibertsitate publikoari hainbat sindikatuk eta herri mugimenduk.