8.000 atxikimendutik gora jaso ditu 11-13 makroepaiketako auziperatuen aldeko manifestuak

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2019ko uzt. 10a, 00:00

Irailaren 16an hasita, euskal presoen eskubideen defentsan aritutako 47 euskal herritar epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean: osasun arloko profesionalak, abokatuak eta presoen eskubideen aldeko eragileetako kideak dira auzipetuak. IrtenBidera. Giza eskubideak, demokrazia, etorkizuna dinamikaren barruan, gehiengo politiko eta sindikala osatzen duten alderdi zein eragileekin harremanetan ari direla azpimarratu dute astelehenean Bilbon emandako prentsaurrekoan.

Osorik irakurri