Hiru hamarkada eta ehunka kontzerturen ondoren, Su Ta Gar taldeak betiko indarrari eusten diola ikusi ahal izan dugu 30. urteurreneko biran. Bilboko Aste Nagusian jo zuen Eibarko laukoteak bira horretako azken kontzertua, Abandoibarrako agertokian. Musika eta oroitzapenak uztartu zituen emanaldiak, izan ere, pantaila handi batean, argazki zaharrak eta Su Ta Garren bideoklip ezagunenak proiektatu zituzten.