Harro plataformak deituta Bilboko kaleak bete dituzte milaka lagunek, EPOA (European Pride Organisers Association) hiriburuan egiten ari den kongresuaren aurrean protestatzeko. Pinkwashing-a eta kapitalismo arrosa salatu, eta aldarri LGTB eta antikapitalistak ozen entzun dira Bilboko kaleetan.