Redstone Soluk Ondarroako musika zikloaren laugarren edizioa berrikuntza nabarmenekin abiatuko da astearte honetan. Orain arte Bizkaiko herrian egin izan dute; aurten baina, Iruñera eta Bilbora ere iritsiko da programazioa, Katakrak eta Bira espazioarekin egindako elkarlanari esker.