Operazaleok pozez itxaroten dugu OLBE-ren denboraldiaren hasiera. Eta aurten poza bikoitza izan dugu. Alde batetik, titulu eder-ederra, publikoaren kuttuna izan dugulako, eta, bestetik, interpretazio mundialak disfrutatu ditugulako. Behin baino gehiagotan entzun dugu Bilbon Jessica Pratt sopranoa, eta beti aktuazio arrakastatsuak eskaini ditu. Baina aldi honetan sopranoa eta pertsonaia (Lucia di Lammermoor) urtu egin dira interpretazio guztiz sinesgarria, erabat adierazkorra eta teknikoki perfektua emateko.