Azaroaren 1etik 5era Susy Shock eta La Bandada de Colibríes musika talde argentinarra Euskal Herrian izango ditugu lehen aldiz. Susyk bere burua artista, trans, sudaka izendatzen du; izan ere, posizio horretatik abiatuta transitatzen du bere egunerokoa eta posizio horretatik nahi du jendeak berarengana zuzentzea. Gaur egun Argentinako borroka transfeministan artista erreferentea da, baina ez du bakarrik transexualen eskubideen alde borrokatzen, disidentzien eskubideen zein haurtzaro libreagoen alde ere aritzen da.