Neskek kontatutakoaren arabera, zinetik atera eta merkataritza-guneko arropa denda batean zeudela, Prosegur enpresako segurtasun langilea temati zelatatzen hasi zitzaien, pasilloetatik jarraitzen, eta deseroso sentituta dendatik atera ziren. Beheko solairura jaitsi eta konturatu ziren borradun beste bi segurtasun langile zituztela atzetik segika, goiko solairutik atera zirenetik. Beldurtuta, berriz ere gora igo eta hiru langileek inguratu zituztela kontatu dute. Egoera ikusita, kalera ateratzea erabaki zuten.
Hezitzaileek inpotentzia eta neskek izua eta amorrua sentitu zutela dio salaketak, umiliatuak izan zirela, ijitoak direlako jazarri zituztela jakitun. “Taldeko neskek ez zuten ezer egin, segurtasun langileek halako jarrera hartzeko”.
"Prosegurrek zigortu ditzala hiru langileak"
Zubiarte merkataritza-guneari eskatu diote bere segurtasun politika aztertu dezala eta Prosegurri, langileen praktikak ikertu ditzala eta hiru gizonezko langile hauek zigortu ditzala.