Halako eta bestelako galdera sortak mahai gaineratu dituzte OMALek antolaturiko 'Megaproiektuak: Enpresa nazioartekotzea eta herri erresistentziak' nazioarteko jardunaldien lehen saioan, Bilbon. Ekonomiaren testuinguru globalaz, latinoamerikarraz, europarraz eta hauetan barreiatzen diharduten multinazionalen jardunaz aritu dira. Ostiraleko saioak xeheagoak izango dira.