Pintaketa falangistak agertu dira Pikara Magazine-k eta Faktoria Lilak Bilbon duten lokalean. Haietako batean 52 zenbakia dago, Vox alderdi faxistak Espainiako Kongresuan azken hauteskundeetan lortu dituen ordezkariei erreferentzia egiten. “Eraso hau prentsa-askatasuna eta adierazpen- askatasunari mehatxu zuzena da”, adierazi du hedabide feministak.