Jatetxe euskalduna da Bordatxo. Euskaldun berriak dira jabeak eta euskara nabarmentzen dute kartan eta bezeroarekiko tratuan. Bilbon, eta Deustu auzoan, ez dira asko izango horrela jokatzen duten ostalariak. Hala, Bordatxo jatetxean azken bi hamarkadetan egindako lana aitortu eta saritu du Bai Euskarari elkarteak.