Espainiako gizonezkoen futbol selekzioak, 1967az geroztik lehenbizikoz Euskal Herrian, San Mames estadioan jokatuko ditu 2020ko Eurokopako hiru partida. “2014an aurkeztu genuen hautagaitza Bilboko Udalak, Bizkaiko Diputazioak eta Eusko Jaurlaritzak, artean ez genekienean zein selekzio sailkatuko ziren”, zioen Kultura sailburu Bingen Zupiriak, azaroaren 19ko gobernu kontseiluaren osteko agerraldian. “Espainia sailkatu egin da, eta hartutako konpromisoari eutsiko diogu guk... [+]