Espainiako Gobernuko lehendakariaren inbestidura hasi eta astebetera egin da euskal preso politikoen aldeko Bilboko manifestazio erraldoia. Haren ondorioz Espainian eratu den koalizio gobernu berria izan da manifestazioaren ardatzetakoa, manifestazioko eragile guzti-guztiek jarri baitituzte beren eskaerak gobernu berriari begira.