Ignacio Goitia artista bilbotarraren obra ezagutzen ez duenak sorpresa handia hartuko du Rekalde aretotik osteratxoa egiten badu, orain arte bisitari bakar bat ere epel utzi ez duen erakusketa Bilbo erdiguneko galeria horretan baitago, urtarrilaren 26ra arte. Esan daiteke Goitiak xehetasun handiz margotzen dituela munduko eraikin arranditsuenak, formatu handiko koadroetan, errealismo koloretsuz. Esan daiteke, halaber, animaliak pintatzeko zalea dela, jirafak, elefanteak eta zaldiak.