Kaleak erantzun egin du

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko urt. 30a, 00:00

Goizeko 06:30ak, ordu erdiren buruan Bilboko sarrera guztiak ixtea da plana. Bekarrak guztiz kendu gabe abiatu naiz kalera, greba egunak zer opako. Motibazioz sobera egin dut eskaileretan behera, eta ataria irekitzearekin batera, haizearen lehen ufadak indartu egin dit nekarren aldartea. “Hego haizea, eguraldia ere aldeko omen”, pentsatuaz egin dut San Mameserantza, giroak iradokitako kantua buruan. Eta beharbada egunen batean Euskadi izango da libre ta tropikala, militarrik gabe, buruaren jabe edo, zergatik ez buru gabe hobe. Ez da greba eguna hasteko modurik txarrena.

Osorik irakurri