Elkarretaratzea egin dute, eta hainbat lagun lurrean etzanda, ikusarazi nahi izan dute halako enpresen eta negozioaren atzean dagoen tragedia. "Era zuzenago edo ez hain zuzenago batean, beste herrien suntsiketaren erantzuleak diren enpresetan lan egitea eta enpresa hauekiko kolaborazioak izatea normaltzat agertzen da", azaldu dute.
EHUko zuzendaritzak "etika, balioak, begirunea" eta antzeko hitzak ahotan darabiltzala azaldu dute, baina bitartean ez duela arazorik "heriotza eta suntsiketa eragiten dituzten jardueretan parte hartzeko, unibertsitate publikoan garatutako ezagutzaren parte bat horretara bideratuz". Gogorarazi dute, gainera, halako jardunaldiak ohikoak direla.
"Horregatik guztiagatik kontzentratu gara gaur hemen, beste herrien suntsiketarekin eta pertsonen heriotzarekin aberasten diren enpresak ongi etorriak ez direla esateko".