Elkarretaratzea egin dute Bilbon, otsailaren 9an, Bahri Yambu itsasontziaren porturatzearen aurka. Protesta deitu duten taldeek, euren artean Ongi Etorri Errefuxiatuak, “Gerra hemen hasten da” eta Amnistia Internazionala, salatu dute itsasontzi arabiarra Bilboko portura gerturatu dela. Duela bi urte ere porturatu zen itsasontzia Bizkaiko uretan, baina armarik kargatu gabe egin zuen alde, hainbat eragileren protestengatik