Otsailaren 16an gertatu zen erasoa, 17 urteko emakumeak salaketa jartzerakoan zehaztu duenez.
El Correo egunkariak emandako informazioaren arabera, gaztea lagunekin atera zen, baina Erandioko diskoteka batean galdu egin zituen. Oroitzen duen hurrena Bilboko San Frantzisko kaleko etxebizitza batean esnatu izana da. Erasoa jasan izanaren zantzuak zituen gorputzean.
Ertzaintza kasua ikertzen ari da.