Bilbo: Zutik eta elkarrekin, gehiago gara

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko mar. 9a, 00:00

12:30ak aldera genuen hitzordua Maria Diaz de Haro eta Kale Nagusiaren artean. Semaforoan zain ginela ikusi ditugu kalearen beste aldean, Maddalen Iriarte eta Jasone Agirre, haiek ere zain. Gu geunden aldean, berriz, Idoia Mendia eta Patxi López. Goizalde eta biok elkarri begiratu diogu eta: “Non agurtuko dira?”, pentsatu dugu. Semaforoa berde jarri da. Ez ditugu elkar agurtzen ikusi, baina esan digute baietz, elkar agurtu dutela. Berehala jarri da semaforoa atzera gorri eta bakoitzak alde batera egin dugu. Zain genituen Bego, Olatz eta Josune. Elkarrekin joan gara manifestaziora gehitzeko leku aproposago baten bila, bide bazterrak emakumez lepo betetzen ari zirela. Geroxeago ikusi ditugu Lander Martinez, Nagua Alba eta Rosa Martinez ere; hauek ere bakoitza alde batetik.

Osorik irakurri