Hondakin arriskutsuen kudeaketa eta lindanoz kutsatutako zabortegiei buruzko ikerketarekin jarraitzen du Ekologistak Martxan taldeak. Oraingo honetan, gaztelaniazko Alto de Santo Domingo izenez ezagunagoa den Egirletan dagoen zakartegian aurkitu du lindanoa elkarte ekologistak. Zabortegia itxita dago jada, baina han lagatako substantziek urak eta inguruan bizi diren pertsonak kutsatzen jarrai dezakete.