ESK sindikatuak zera adierazi du: "Bilbobuseko autobusetan bidaiatzeko ezarritako pertsonen kopuruarekin ezinezkoa da gutxienezko segurtasun distantzia mantentzea kutsatzea ekiditeko". Bidaiari muga hauek ezarri dituzte Bilbobusen: 12 metro dituzten autobusentzako 25 pertsona; 9 metro dituztenentzako 20 pertsona eta mikrobusetan 8 pertsona.
Langileen eta erabiltzaileen segurtasuna jokoan
Sindikatuaren hitzetan, "Bilbobuseko langileak hainbestetan ez dute jasotzen beharrezko babes materiala haien osasuna babesteko eta haien lana behar bezala betetzeko kutsaduraren arriskua gehitu barik". Baita ere salatu du "garbiketa protokoloak, enpresarekin adostutakoak, ez direla betetzen behar bezala".
ESKren ustetan "ez dira behar diren neurriak hartu ezta protokoloak behar bezala ezarri. Honek langileen osasuna eta bizitza arriskuan jartzen du eta baita ere ezinbestekotzat hartzen den zerbitzu honen erabiltzaileena".