Bilboko Ibarrekolanda BHI (batxilergoa) ikastetxeko zuzendaritzak planto egin du Eusko Jaurlaritzak gelatara itzultzeko hartutako erabakiaren aurrean. Maiatzaren 8an zuzendaritzak komunikatua zabaldu du ikasgelara ez itzultzeko argudioak emanaz: "Maiatzaren 18tik aurrera horrelako ardura onartzea gure gaitasun profesional, personal eta moraletatik kanpo geratzen dela uste dugu". Osasuna bermatzeko baliabiderik ez dutela argudiatzeaz gain, ikasleak geletara itzultzeak zentzurik ez duela azaldu du, oso egun lektibo gutxi geratzen baitzaizkie.