Arkaitz Zarraga Bilboko euskaltzaleari arrazoia eman dio epaileak eta bertan behera utzi du jarri zioten 900 euroko isuna. Epaiak, dena den, ez du aipatu ere egiten euskaraz artatua izateko eskubidea eta gaztelania hutsean eman diotela salatu du sare sozialetan.