Mobilizazioa deitu dute ostiralean eguerdian Bilboko San Mames estadioaren aurrean, "Euskarari erasorik ez! Kirolean ere euskaraz bizi nahi dugu!" lelopean. Horrekin Mikel San Jose eta Beñat Etxeberria Athleticeko jokalariek pairatu dituzten eraso euskarafoboak salatu, aurre egin eta bi jokalariei elkartasuna adieraziko diete.