Martxoaren 29an Ertzaintzaren patruila batek eraso egin zion Bilboko San Frantzisko auzoko gazte bati eta haren amari. Konfinamendu betean sartuta zegoen Euskal Herria une horretan eta egun argiz kalean egindako eraso polizialaren irudiak asko zabaldu ziren sare sozialetan. Astearte honetan elkarretaratzea egin dute Bilboko epaitegien aurrean erasoa jasan duen familiari elkartasuna adierazteko, “Nazkatuta gaude arrazakeria polizialaz. Inpunitaterik ez!” dioen pankartarekin.