Aste Nahasia egingo dute Bilboko Konpartsek Aste Nagusiaren ordez

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko uzt. 20a, 00:00

Bilboko Konpartsok ez dugu aurten Aste Nagusia ospatuko. Halere, uztailaren 18an Bilboko Areatzan azaldu dugunez, abuztuaren 22tik aurrera izango da pandemiak eta krisi ekonomikoak jotako Bilbo alaitzeko, entretenitzeko eta kultura eskaintzeko bitartekoa. "Aste Nahasia" deitu diogu antolatuko dugun ekimen ludiko eta kulturalen egitarau xumeari, Bilbok Aste Nagusiaren ohiko datetan biziko duen kontrastez betetako egoera laburbiltzeko. Lehenengo ekimena aurkeztu dugu: kartel-lehiaketa. Bestalde, konpartsok dei egin dugu zerbitzu publikoak eta jai eta kultur herrikoiak defendatzeko.

Osorik irakurri