Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak 5.000 lagun atera ditu astelehenean, 24, hiriburuko karriketara pentsio duinak aldarrikatu eta zahar-etxeetako egoiliarren bizi duten egoera salatzeko. Koronabirusa dela eta aurten festarik ez izan arren, pentsiodunek eutsi nahi izan diote mobilizazioari eta Aste Nagusiaren egunetan hirugarren urtez burutu dute manifestazioa.