Azken hilabeteetan okupazioaren aurkako bonbardaketa mediatikoan ari dira Espainiako Estatuko hainbat hedabide, eta Hego Euskal Herria ez dago berorren eraginetik salbu. Gurean iazko urritik eta Portugaleten jazotako gertakizunen harira ari da gorpuzten okupazioaren aurkako kanpaina, eta hainbat hedabide Portugalete "okupen aurkako gotorleku" gisa aurkeztera iritsi dira. Baina zenbat du egiazkotik diskurtso horrek? Zer ezkutatzen da kontakizun horren gibelean?