Duela astebete hildako Igor Gonzalez Sola preso politikoa Martuteneko espetxean hilik aurkitu izana salatzeko ekimen ugari izan dira asteburuan. Sortuk, Haserre Gaua burutu du Bilbon Espainiako Gobernuaren Delegaritza aurrean. Espetxe politikari egotzitako 49 pertsona oroitu dituzte: espetxean hildakoak, espetxean urteak egin eta denbora gutxira kalean hildakoak eta sakabanaketaren ondorioz presoak bisitatzera bidean istripuz hildako senideak.