Duela astebete hildako Igor Gonzalez Sola preso politikoa Martuteneko espetxean hilik aurkitu izana salatzeko ekimena egin du Sortuk. Haserre Gaua deitua zuen Bilbon Espainiako Gobernuaren Delegaritza aurrean. Espetxe politikari egotzitako 49 pertsona oroitu dituzte: preso zirela hildakoak, espetxean urteak egin eta denbora gutxira kalean hildakoak eta sakabanaketaren ondorioz presoak bisitatzera bidean istripuetan hildakoak.