Langile baten kaleratzea medio, irailaren 10etik Espacio Open-Jardin Secreto enpresarekin gatazkan murgilduta dago Bilboko Langile Autodefentsa Sarea. Badira hiru aste gatazkari izaera publikoa eman zitzaiola, eta aferak iritzi publikora salto egin ondotik, enpresak bere bertsioa helarazi die gatazkaz informatu duten zenbait hedabideri. Enpresaren adierazpenen aurrean eta gauzak argi utzi asmoz, azalpen-oharra plazaratu du Langile Autodefentsa Sareak.