Langile baten kaleratzea medio, irailaren 10etik Espacio Open-Jardín Secreto enpresarekin gatazkan murgilduta dago Bilboko Langile Autodefentsa Sarea. Aferak iritzi publikora salto egin ondotik, enpresak gertakizunen bere irakurketa helarazi die hedabideei. Enpresaren adierazpenen aurrean, azalpen-oharra plazaratu du Langile Autodefentsa Sareak.