Asteartean, urriak 27, Espainiako Kongresuan Toledoko Itunaren jarraipen batzordeak pentsioa eskuratzeko baldintzen gogortzea onartuko du PSOE, Unidas Podemos, PP, Ciudadanos, Junts eta EAJren aldeko botoekin. Murrizketa hau onartu ez eta aurre egiteko deia zabaldu du Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak astelehenero bezala atzo ere Bilbon egindako elkarretaratzean.