Sei pertsona atxilotu dituzte bart Bilboko erdigunean, etxeratze-aginduaren eta COVID-19aren hedapena geldiarazteko gobernuek hartutako neurrien aurkako protesta batean. Sare sozialen bitartez zabaldu da ekimena, eta ez da deitzaile jakinik. Europa Press berri agentziak zabaldu duenez, 200 edo 300 bat pertsonak hartu dute parte protestan. Manifestariek "errepresioa" eta etxeratze-aginduaren aurkako kartelak eraman dituzte.
Concentracion en #Bilbao contra la represión.#COVID19 #Plandemia #Libertad #AbusoPolicial #policiaunete #NuevoOrden #porlademocracia pic.twitter.com/czKh7Krq0v
— Konso Organic (@KonsoOrganicLau) October 29, 2020
Bilbao...
— George Orwell 67 (@georgeorwell67) October 29, 2020
Libertad... pic.twitter.com/MAsKjaZ79U
Ertzaintzak jakitera eman duenez, elkarretaratzea Indautxuko plazan hasi da, 21:30ak aldera, eta istiluen aurkako agenteek esku hartu dute manifestarien aurka. Ertzaintzaren bertsioaren arabera, botilak, harriak eta petardoak jaurti dituztelako. Istiluak Indautxuko plazatik Kale Nagusira eta Ercilla eta Henao kaleetara zabaldu dira, eta ibilbide horretan, su eman diete hogei bat edukiontziri.
Segurtasun Sailak adierazi duenez, autoritateari eraso egitea eta segurtasun neurriak ez betetzea leporatu diete sei atxilotuei, baita beste beste hiru pertsonari ere.
Intervenciones simultáneas en varios puntos de Bilbao por incendio de contenedores. Manuel Allende, Rodríguez Arías, Licenciado Poza, Henao, Jardines de Albia, Gran Vía, Uribitarte, ........
— A.D.C.Bomberos Bilbao (@BomberosBilbao) October 29, 2020
5 Dotaciones de los Parques de #Deusto y #Miribilla #suhiltzaileak #Bilbao #bomberos ???????? pic.twitter.com/tIfNqMueVC