Hala zioen Mladen Stilinović artista kroaziarrak 1994. urtean oihal arrosa batean idatzi zuen esaldiak. Lelo hori, 90eko hamarkadako enblema bilakatu zen, batez ere Europako periferia deiturikoan bizi eta lan egiten zuten artista eta kultur eragileentzat. Mundu globalizatuaren aurrean beraien nortasun propioa aldarrikatzeko oihua zen. Milurteko berriaren atarian egin ziren tankera horietako adierazpen eta arte erakusketak izan ditu hizpide urrian Bilbon egin den komisariotzari buruzko nazioarteko sinposioak.