Orduak kontrolatzeko taula, lana ez dadin izan bizitzan denbora gehien hartzen duena

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2020ko aza. 25a, 00:00

Hiritik At kooperatiban erabaki zuten astean 32 orduko lanaldia izatea, "ulertzen dugulako lanak ez duela bizitzaren zati handiena hartu behar". Lan denborari neurria hartzeko, orduen kontrola eramateko erraminta bat garatzen joan dira. Taula "sinplea" da, eta denborarekin asko findu dituzte lan arloak: komunitatearentzako egindako lan ez ordainduak, barne-antolaketari lotutakoak eta formaziorako denborak ere badu bere lekua taula horretan. Erraminta horrek aukera ematen die norberaren lan orduen kontrola eramateko, lantaldeko lanak orekatzeko eta bezeroen proiektu bakoitzari zenbat denbora eskaini dioten jakiteko. Helburua, beti ere, "bizi-baldintza egokiak ziurtatzea da. Ekonomia sozial eraldatzaileko enpresak montatu genituen mundua aldatzeko, baina mundua aldatzeak ez du zentzurik gure eguneroko bizitzak, praktikak, enpresa izaerak ez baditugu aldatzen. Guretzat hau oso garrantzitsua da: ongi bizi nahi dugu, baldintza onak izan nahi ditugu".

Osorik irakurri